Santiago Auzmendik (1940-2014) gaztetik jakin zuen haren jaioterri zen Lazkaon ez zituela bere helburuak lortuko. Haren errebeldia askatzeko zioak bazituen. Bartzelonara joan zen, eta han ezagutu zuen Joseph Camps jostun katalan famatua, haren maisu izan zena. Azkar ikasi zuen, eta zendu zen arte, ez zen inoiz geldirik egon.
Auzmendik hiria ezagutzera ematen eta belaunaldi oso baten adierazpen-askatasuna, ausardia eta estetika bultzatzen lagundu du.
2005az geroztik, Auzmendi azken joeren erakusleihoa da, donostiar Hiribidearen 30. zenbakian, Garibai kalearekiko elkargunean. Hiru solairuko saltokia dugu, 1000 m2 guztira.
Jantzita daramazuna zure buruaren isla da. Zure bizitza, zure ingurua eta zure nortasuna zuzenean adierazten ditu.
Santi Auzmendi.
[newsletters_subscribe list=”1″]