2005az geroztik, Auzmendi azken joeren erakusleihoa da, donostiar Hiribidearen 30. zenbakian, Garibai kalearekiko elkargunean. Hiru solairuko saltokia dugu, 1000 m2 guztira.
Sortzailearen seme-alabak Parisen, Milanen, Londresen eta Nueva Yorken bildumak ikusten hazi ziren, eta, orain, haiek artatzen dute negozioa. Harro daude. Aski ondo dakite hiria ez litzatekeela berdina izango haien aita, Santiago Auzmendi, han izan ez balitz eta erakusleihoetan ikusgai dauden Prada, Dolce&Gabbana, Miu Miu, Marni, Céline eta YSL marken diseinurik gabe.
Gaur egun, Auzmendik artisau-joskintza eta prêt-à-porter bildumak konbinatzen jarraitzen du.
Auzmendin, ibiltokiak bereganatu dituzten sortzaile handien azken bildumak aurki ditzakegu, esklusibotasunaren, mugatuaren eta bakantasunaren jabe horienak, alegia.
Horregatik guztiagatik, Auzmendin erostea aparteko esperientzia da, bizipen horrekin bat datorren giro batean eta bezeroei markaren unibertsoan murgiltzeko laguntza eta aholkularitza ematen dizkieten profesionalen arreta pertsonalizatuarekin.